“Koklea”
Oreka TX

Barakaldo Antzokia > “Koklea”
Oreka TX

“Koklea”<br>Oreka  TX

1 aretoa
iraupena: 80'

azken orduko leihatila
13-26 urte: %50 deskontua

“Koklea”
Oreka TX

Harkaitz Mtez. de San Vicente  –  Egurrezko txalaparta, harria, banbua eta bidoia
Mikel Ugarte – Egurrezko txalaparta, harria, banbua eta bidoia
Mixel Ducau – Alboka, egurrezko klarinetea eta saxo sopranoa
Juanjo Otxandorena – Bouzukia
Iñigo Egia – Perkusioa


1997an sortutako taldeak bost kontinenteetan zehar aurkeztu ditu bere lanak, publiko eta kritika espezializatua konkistatuz eta txalapartak eskaintzen dituen aukerak etengabe ikertu eta zabalduz, bere musikaltasunarekin zein eraikuntzako materialekin esperimentatuz. Jatorrizko zura, harria, teilak, banbua … eta baita izotza ere.
Beste artista, genero eta proiektuekin nahastea gustatzen zaio Oreka TX-i. Horren froga da egin dituzten kolaborazio kopurua eta aniztasuna. Phil Cunningan, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Nuñez, Rai National Symphony Orchestra eta Hakon Kornstad dira kolaboratu duten izen handienetako batzuk.
Koklea da bere proiektu berria eta bertan azken urteetako musika ibilbidearen emaitza islatzen da. Bere estilo nahasezinean sakontzea, tresna organiko eta naturalak erabiliz, lengoaia garaikide batetik.

Gunezko prezioak:

  • Patio: 15
  • Anfiteatro: 12
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 12,75
*Antzokiaren Lagunen deskontua