Jauría

Barakaldo Antzokia > Jauría

Jauría

1 Aretoa
Iraupena:

BAI - BIZKAIKO ANTZERKI ESKOLA

Jauría

Zuzendaritza eta dramagintza: Olatz Gorrotxategi

Interpreteak: Aitor Arabiourrutia, Aroa Blanco, Garbiñe Aranbarri, Jon Blanco, Marina Lapuente, Sonia Reoyo, Usue Martínez


“Udako eguzkia, ile garbitu berriaren usaina, tabako gorria, txitxarren hotsa, bestondoko janari txinatarra, ibuprofenoa eta parazetamola. Laztanak, ukitua, ozar-izarrak, jaiko pertsonarik interesgarriena zarela sentitzea. Aparkaleku bateko gasolina-usaina, tanpoiak, zure kontzientziaren ahotsa, kale-katuak, trenez bidaiatzea. Azazkalak moztekoa, aldagarri garbia, estalki lehor bat neguan. Horixe da falta dudana”. Jauria euren akatsak eta euren asmatzeak behin eta berriro errepikatzera kondenaturik dagoen familia baten historia da. Bakoitzari dagokion rola behin eta berriro jokatzera kondenaturik dagoena. Beti taldean, saldo eran, funtzionatzera kondenaturik dagoena.  Kanpoan dagoena faltan izatera, eta, aldiz, barruan dagoena sobera sentitzera kondenaturik dagoena. Baina, batez ere, nahitaez elkarrekin egotera beharturik dagoen familia baten historia da Jauria.

Gunezko prezioak:

  • Patio: 10
*Antzokiaren Lagunen deskontua