Inestable
Cía. Sutottos

Barakaldo Antzokia > Inestable
Cía. Sutottos

Inestable<br>Cía.  Sutottos

1 Aretoa
Iraupena: 60'

Inestable
Cía. Sutottos

Interpretazioa, dramagintza eta zuzendaritza
ANDRÉS CAMINOS y GADIEL SZTRYK


Sutottos bikotearen ikuskizun honek beldurra eta horren eratorriak ditu ardatz: paranoiak, fobiak, obsesioak eta antsietateak. Gaizki itxitako ate bat edo horma bateko hezetasuna dira neurosiraino eta gure beldur propioen atzaparretan korapilatzera eramango gaituzten abiapuntuak.  Inestable hainbat aldarteren segida da, erreala eta irreala non hasi eta non amaitzen diren nahasteraino eramango gaituena. Hezetasun-orban bat, telefono-dei bat, maindire bat, edozer gauzak leherraraz dezake pertsonaia horien paranoia. Haiek, agertokian dauden horiek, tipo arruntak dira, baina ezin dituzte beren fobiak ezkutatu. Eta asko dira, eta badirudi eguneroko bizimoduko zirrikitu guztietan haien zelatan daudela. Eta larritu egiten dira. Baina ikuslea barrez lehertzen da.  Obra honen (Buenos Aireseko Arte Joven Bienaleko ikuskizun onena) estiloa naif eta dibertigarriaren artekoa da. Urtebetean 10.000 ikusle baino gehiago izan dituen antzerki-zoramen hau “off porteño” deiturikoaren fenomeno berri bihurtu da

Gunezko prezioak:

  • Patio: 15
  • Anfiteatro: 12
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 12,75
*Antzokiaren Lagunen deskontua