“Gorpuztu”
Eva Guerrero

Barakaldo Antzokia > “Gorpuztu”
Eva Guerrero

“Gorpuztu”<br>Eva  Guerrero

1 aretoa
Iraupena: 50'

Estreinaldia<

“Gorpuztu”
Eva Guerrero

ESTREINALDIA

 

Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Koreografía: Sorkuntza (sorrera) kolektiboa
Borrokarako laguntza koreografikoa: Aritz Aresti
Musika konpozaketa eta interpretazioa: Ainara LeGardon, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla

Antzezlea: Garazi Lopez de Armentia


Gorpuztu dantza garaikide eta zuzeneko musika ikuskizun bat da, zeina askotariko erlijiotan une jakin batzuetan gorputza nola erabiltzen den behatu ostean sortu den.
Eva Guerrerok eta Garazi López de Armentiak zatitan banatu dute gorputza, askotariko erlijiotako ekintza fisikoak hartu dituzte, eta penitentzia, maitasuna, umiltasuna eta erlazionatutako bestelako kontzeptu batzuk hartu dituzte gorputzetik abiatuta ikerketa bat martxan jartzeko.
Zama handia dakarten material fisikoak erabiltzen dituzte, baina ez dituzte lantzen sinesmen baten interpretaziotik; aldiz, probatu, errepikatu eta transformatzean, ekintzak istorio bat sortzen du, emozio bat.
Gorpuztu lanak ez ditu erlijioak edo erlijioaren kontzeptu jakin batzuk hizpide, gizadiaren historian behin eta berriro agertzen diren gaiak baizik.

*Konpaniarekiko topaketa ikuskizuna amaitu ondoren

Gunezko prezioak:

  • Patio: 12
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 10,20
*Antzokiaren Lagunen deskontua