FESTIVAL ACT 2017

Barakaldo Antzokia > FESTIVAL ACT 2017

FESTIVAL  ACT  2017

1 Aretoa

Ikuskizuna agertokitik
ikusiko da

FESTIVAL ACT 2017

“SILENCE”
SSUDANCE PROJECT
Korea 26´

Egilea: SU-JOUNG PARK
Koreografia: SUL SONG
Performers: SU-JOUNG PARK, SUL SONG
Musika: Dea-Heung Lee

Munduko muga guztiak. Bizitza eta heriotzaren mugarriak. Argirik garbi eta argiena iluntasuna bihurtzen da.


“CANT´T IMAGINE TOMORROW”
BOHEMI THEATER GROUP
Irán 30´

Egilea: Tenessee Williams
Zuzendaritza/Koreografia: Fariborz Karimi
Performers: Navid Fayaz- Shakiba Fadaee
Musika: Sarah Bigdeli Shamloo- Nima Aghiani

Bi pertsona, gizona eta emakumea, bere errutinara lotuak bizi dira, Gizona irakaslea da, eta giro gogor etsigarria duen ostatu batean bizi da. Totelka hitz egiteak bere konfiantza txikiagotu egiten du. Arratsaldero emakumearen etxera doa, bertan jolastu eta kafea hartzen dute, eta ostatura bueltatzen da. Emakumea errutina honetara ohituta dago, eta arratsaldero haren bisita itxaroten du. Baina, arratsalde honetan, haren errutina etsigarriari egingo dio aurre. Lagun berriak egitera behartu nahi du, nahiz eta gizona bizitza horrekin asebete sentitu. Euren
artean gatazka sortzen du honek eta emakumea aldendu egiten da, gizona etxetik ia botaz. Bere maitasuna aitortzen dio gizonak, emakumeak berdina egiten du. Hala ere, emakumeak ez du errutina berberarekin jarraitu nahi. Gizona etxean geratzen da edonola ere. Antzezlanaren bukaeran, emakumeakiritziz aldatuko du eta geratzenutziko dio. Bizitza berri bat du buruan gizonaren alboan: errutina berri bat.

Gunezko prezioak:

  • Patio: 8
*Antzokiaren Lagunen deskontua