“Erritu”
Kukai Dantza & Sharon Fridman

Barakaldo Antzokia > “Erritu”
Kukai Dantza & Sharon Fridman

“Erritu”<br>Kukai  Dantza  &  Sharon  Fridman

1 aretoa
iraupena: 60'

Azken orduko leihatila
13-26 urte: %50 deskontua

“Erritu”
Kukai Dantza & Sharon Fridman

zuzendaritza artistikoa: Jon Maya & Sharon Fridman
Koreografia: Sharon Fridman
Dramagintza eta intepretazio-asistentzia: Antonio Ramirez-Stabivo
Dantzariak: Urko Mitxelena, Nerea Vesga, Eneko Gil, Izar Aizpuru, Alain Maya, Ibon Huarte
Musika: Luis Miguel Cobo
Kantua: David Azurza


Erritu Kukai Dantza Taldearen lanik berriena da, honako honetan Sharon Fridman koreografo ospetsuaren lankidetzarekin. Bizi-bidaia bat da, igarotze errituen bidez, banaka nahiz taldean, naturarekin eta komunitatearekin bizitzen ditugun hainbat egoera igarotzen dituen bidaia. Egoera horiek hainbat dira: kaosaren hasiera, bakardadearen desertua, topaketa, maitasuna, eta, azkenik, heriotza.

Ospakizunak bizitzen dituzten gizakiak dira, euren dantza magikoekin, elkarrekin eta naturarekin bat eginda, arbasoekin lotura estuan.

Gunezko prezioak:

  • Patio: 18
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 15,30
*Antzokiaren Lagunen deskontua