“Copenhague”
Producciones Teatrales Contemporáneas

Barakaldo Antzokia > “Copenhague”
Producciones Teatrales Contemporáneas

“Copenhague”<br>Producciones  Teatrales  Contemporáneas

1 aretoa
Iraupena: 95'

“Copenhague”
Producciones Teatrales Contemporáneas

Egilea: Michael Frayn
Egokitzapena eta zuzendaritza: Claudio Tolcachir

Antzezleak: Emilio Gutiérrez Caba, Carlos Hipólito, Malena Gutiérrez


Interpretazio bikainek dilemaz beteriko testua goraipatzen dute

Michael Frayn, idazle eta antzerkigile britainiarrak, antzezlan onenaren Tony saria irabazi zuen 2000 urtean Copenhage lanarengatik; azken urteetan sari gehien irabazi eta gehien antzeztu den obretako bat. Nahaste konplexua da: zaporetsua, mingotsa, misteriotsua eta zirraragarria.
Nazien tropek okupatuta zuten Danimarkako hiriburuan, 1941an gertatu zen topaketa bat kontatzen du: Niels Bohr (Emilio Gutiérrez Caba) zientzialari danimarkar ospetsua eta haren ikasle ohia, Werner Heisenberg (Carlos Hipólito) elkartu ziren bertan. Eszenatokian bi interprete horiek elkartzea aparta da, goi mailako luxu, ordainezina. Gainera, Malena Gutiérrez zoragarria dago eurekin batera, Margrethen rolean, Bohr-en emazte izateaz gain, narratzaile eta epaile ere izango dena.
Bilera misteriotsu haren inguruko aieruak dira denak. Historikoki ezarrita ez dauden arrazoiengatik, munduko bi zientzialari bikain horiek harremana eten zuten betiko topaketa haren ondoren.
RED

Gunezko prezioak:

  • Patio: 25
  • Anfiteatro: 22
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 21,25
*Antzokiaren Lagunen deskontua