“Claudia”
La Conquesta del Pol Sud

Barakaldo Antzokia > “Claudia”
La Conquesta del Pol Sud

“Claudia”<br>La  Conquesta  del  Pol  Sud

1 aretoa
Iraupena: 90'

Azken orduko leihatila
13-26 urte: %50 deskontua

“Claudia”
La Conquesta del Pol Sud

Zuzendaritza: Carles Fernández Giua

Antzezleak: Claudia Victoria Poblete Hlaczik, Carles Fernández Giua, Eugenio Szwarcer


Claudia Victoria Poblete Hlaczikek oso bizitza arrunta izan zuen Buenos Airesen. Giro militarreko balioekin hezi zuten, eta, 21 urte zituenean, diktadura-garaian desagertutako bikote baten alaba zela jakin izan zuen; hots, zortzi hilabete zituenean bahitu zutela eta Mercedes jarri ziotela izenez etxe berrian. Egiatan berea ez zen familia batean bizi izan zen gonbidatu gisa.
Abuelas de Plaza de Mayo taldeak identifakatuta, auzitegira joan zen 2001ean berak gurasotzat jotako pertsona horien aurka deklaratzera. Kasu horrekin, agintari militarren zigorgabetasunaren gainbehera hasi zen; mugarri bat izan zen Argentinako justizian.

Gazte horren bizipenak dira dokumental eszeniko honen lehengaia. Claudiak berak antzezten du kazetaritza-kontakizun eta dramaturgia konbinazio bikain hau, eta, bertan, banakoaren eta kolektiboaren arteko harremanak aztertzen ditu. Nola lotzen dira norbanakoen bizitzak eta historia? Nola du zerikusia batzuen bizipenak gu guztiokin? Zer zentzu dute gaur egun iraultza, memoria eta hezkuntza hitzek, besteak beste?

Mercedesek denboratxo bat behar izan zuen Claudia ezagutzeko, eta Claudiak ez du Mercedes ahaztu. Agertokian egiten dute topo biek orain.

Gunezko prezioak:

  • Patio: 18
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 15,30
*Antzokiaren Lagunen deskontua