Amour

Barakaldo Antzokia > Amour

Amour

Iraupena: 90'

Marie de Jongh

Amour

Lehen Hezkuntzarako Ikuskizuna (3. mailatik 6. mailara)

Testurik gabeko ikuskizuna

Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoa itxuraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausart eta ozar. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren. Ez dute etsaitzeko erreparorik euren patriketan “gorroto” hitza oraindik topatuta ez badute ere. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa.
Denbora oraina da.
Eta bat-batean, hirurogetik gora urte igaro dira.
Orain, zaharturik, hitz mordoa ateratzen dituzte patriketatik, eta hosto lehorren gisan amiltzen zaizkie. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Eta paradoxa: ezin etsaia lagun bihurtu maitasunaren egiazko esanahiaz aspaldi jabetu ziren arren. Badakite denbora iragana dela. Ez dakite, ordea, maitasunak beti ematen digula aukera bat.

Ordutegiak:

  • 2019, otsaila 6 - 9:45
  • 2019, otsaila 7 - 11:00
  • 2019, otsaila 7 - 15:15

Gunezko prezioak:

  • Patio: 4€