Adriana Bilbao
Ostiral Flamenkoak

Barakaldo Antzokia > Ostiral Flamenkoa > Adriana Bilbao
Ostiral Flamenkoak

Adriana  Bilbao<br>Ostiral  Flamenkoak

1 aretoa
iraupena: 75'

Azken orduko lehiatila
13-26 urte: %50 deskontua

Adriana Bilbao
Ostiral Flamenkoak

ESTREINALDIA

 

Adriana Bilbao, koreografia-dantza
Beñat Achiary, ahotsa
Raúl Micó, flamenko-kantaria
Guillermo Guillen, gitarra
Michel Queuille, piano-jotzailea
Luis Mariano Casilla, Ander Eceiza, Koldo Plazas, harrizulatzaileak
Poemak: Gabriel Aresti, Itxaro Borda


Adriana Bilbon hasi zen dantza ikasten, eta, gero, Malagara joan zen Susana Lupiáñez, “La Lupi” dantzariarekin ikastera. Hainbat sari irabazi du eta herrialde askotako jaialdi eta zikloetan parte hartu izan du, eta irakasle-lana eta emanaldiak konbinatu ditu Sevilla zein Madrilgo tablao eta peñatan.

Adrianak formatu handiko bere lehenbiziko ikuskizuna aurkeztuko du. Testuinguru industrialean dago kokatuta, eta meategia da ildo nagusia. Hori oinarri hartuta, langilearen, migrantearen, eta zehazki penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara heldu ziren gizon eta bereziki emakumeen aitortza egin nahi du.

Musika eta dantza, kolore flamenkoak, eta ahozko euskal tradizioaren eta horren alderdi performatibo eta teatralenen berrikuspena uztartzen dira askotariko jatorri eta ibilbideetako lantalde artistiko baten eskuetan.

flamenko

Gunezko prezioak:

  • Patio: 18
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 15,30
*Antzokiaren Lagunen deskontua