“Calma!”
Guillem Albá

Barakaldo Antzokia > “Calma!”
Guillem Albá

“Calma!”<br>Guillem  Albá

1 aretoa
iraupena: 60'

azken orduko leihatila
13-26 urte: %50 deskontua

“Calma!”
Guillem Albá

Sorrera: Alícia Serrat, Marc Angelet, Andreu Martínez, Guillem Albà
Zuzendaritza eta interpretazioa: Guillem Albà
Dramagintza: Alícia Serrat, i Marc Angelet
Musika: Pep Pascual
Keinua eta txotxongiloak: Andreu Martínez
Mugimendua: Ariadna Peya

Umoretik poetikara bidaia


Ez da erraza publikoa poltsikoan sartzea agertoki handi batean bakarrik ateraz, baina Guillem Albak hau eta askoz gehiago egiten du. (…) Calma! ikuskizunak, edonora joanda ere, arrakasta izango du
Oriol Puig, Núvol

Zure ingurura begiratu eta denak korrika ari direla ikusten duzu. Eta zuk gauza bera egiten duzula eta ez dakizula zergatik. Benetan desio dugun bezala bizi gara? Benetan egiten al dugu egin nahi duguna? Horrela jarraitu nahi dugu ala zerbait aldatzeko asmoa dugu?
Calma! hitzik gabeko antzezlana da, clown-a banderatzat duena eta, hainbat lengoaia eszenikoren laguntzaz (txotxongiloak, itzalak, keinuak, musika), presa bezain konplexua eta, aldi berean, bezain egunerokoa den gertaera bat azaltzen duena.
Bakarkako lan bat, komikotasunaren eta poesiaren artean, gure egunerokotasuna zalantzan jartzen duena, eta gutako bakoitzak egiten dugun bizi-bidaia.
Guillem Albà puri-purian: umorea, poetika pertsonala eta mezu baikorra eta bizia, azkenean katartikoa bihurtzen dena.

Gunezko prezioak:

  • Patio: 15
  • Anfiteatro: 12
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 12,75
*Antzokiaren Lagunen deskontua