Etxeko Arauak

Barakaldo Antzokia > Etxeko Arauak

Zuzeneko edozein emanaldi bakana eta errepikaezina da, eta gure arreta osoa merezi du. Horregatik hauxe eskatzen dizugu:
• Garaiz iristea: ikus-entzuleei eta artistei zor zaien errespetuagatik, antzezpena hasi ondoren ezin izango da aretora sartu atsedenaldietan izan ezik. Eta ez da bermatuko txartelean markatutako eserlekuan esertzea.
• Aretora sartu baino lehen edozein tresnetako abisu akustikoak deskonektatu.
• Umetxoentzako gurditxo eta aulkiak sarreran utzi. Antzokiak eserlekuetarako osagarriak dauzka txikiei hobeto ikusten laguntzeko.
• Zure lekuan eseri: erositako lekuan esertzeko eskubidea ematen du sarrerak. Ezin da, ez ikuskizuna hasi baino lehen ezta hasita ere beste batera aldatu antzokiko arduradunen baimenik gabe.
• Ezin da ez argazkirik, ez filmaziorik edota bestelako grabaketarik egin konpainiaren eta aretoko arduradunen baimenik gabe.
• Ez erabili mugikorrik. Utz ezazu telefonoa bakean. Bibrazioa kendu -edo, askoz hobeto, itzali ezazu-. Gogoan izan albokoak eta antzezleak molestatzeaz gain, mezuak irakurtzen dituzun bitartean telefonoak aurpegia argiztatzen dizula eta denon begi-bistan geldituko zara.
• Ez ezazu utz beroki, euritako, zorro edo antzekorik orkestrako zuloko eskudeletan ezta anfiteatroko eskudelean ere.
• Zaindu dezagun denona dena. Areto barruan ezin da ez jan ez edan.
Gogoratu:
• Pertsona bat, sarrera bat: segurtasun eta leku-kontrolerako arrazoiak direla-eta, aretora sartzen diren guztiek (daukaten adina daukatela) sarrera eskuratu behar dute aurretiaz.
• Azken ordu erdian, eguneko ikuskizunaren salmentari emango dio lehentasuna leihatilak.
• Sarrerak erostean, ondo dauden begiratu, gerora ezingo baitira ez aldatu, ez itzuli.
• Gorde sarrera saioa amaitu arte.
• 3 urtetik beherakoak ezin izango dira aretora sartu, haurrei zuzendutako ikuskizuna ez bada.
• 16 urtetik beherakoak ere joan ahal izango dira ikuskizunera, betiere, gurasoek edo arduradunek lagunduta badoaz.
• Aretoak mugikortasun urritukoentzat egokitutako sarrera eta guneak ditu. Horietako lekuren bat behar izanez gero eta laguntzailearentzako sarrera erreserbatzeko, idatzi posta elektroniko bat amigosteatro@barakaldo.org helbidera edota deitu 944 780 600 telefonora. Erreserbatutako sarrerak emanaldia hasi baino 15 minutu lehenago jaso beharko dira; bestela, saldu egingo dira.
• Sarrerak deskonturen bat badauka, dagokion karneta erakustea eskatu daiteke.
• Aldaketak programazioan: Barakaldo Antzokiak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
• Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.
• Barakaldo Antzokiaren barrualdean ezin da erre.